Txiki eta Otaegiren omenezko herri ikuskizunean parte hartu dute Xumela koruko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 29a, 09:51

Xumelako kideak, herri ikuskizunean parte hartzen. Argazkia: 'ZarautzGUKA'

Erregimen frankistak duela 50 urte fusilatu zituen Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi; horren harira, '1975' herri ikuskizun ibiltaria antzeztu zuten joan den asteburuan, Zarautzen. Garai hartako giro politikoa oinarri hartuta, Txiki herrikidearen bizitza irudikatu zuten. Ehundik gora lagunek parte hartu zuten antzezlan horretan, horien artean, Xumela koruko kantariek Montetxio eta Olagarro koruetako kideekin batera. Xumelarentzat "berezia" izan da oso memoria ariketa "eder" horretan parte hartzea.

Ekimen horretan erakutsi zuten baita ere Sara Etxeberria Zapirain artista lasarteoriatarrak ondutako margolan eder bat, Oteizaren pietatea lana oinarri eta inspirazio iturri izan zituelarik. Zarautzera eraman aurretik Xumelako kideek honako argazki hau atera zuten koadro horrekin.

Xumelako kideak eta Sara Etxeberria, margolanarekin. Argazkia: Xumela korua.