Goizeko zazpietan irten dira martxa luzeko lehen parte hartzaileak. Ehun pertsona inguru. Antonio Mercero plazatik abiatu dira 30km-ko bidea egiteko, Buruntza, Belkoain, Atxulondo eta Andatza gailurrak igarota.
Bi ordu geroago, martxa motzeko mendizaleen txanda izan da. Euren kasuan, Andatza gailurrerako 15 kilometroko joan-etorriko ibilbidea egin dute.
Proba ez leiakorra izanik, norberak bere erritmoan eman du buelta. Orotara, martxa luzekoek bost ordu izan dituzte proba betetzek. Motzekoek, aldiz, zortzi. Asko taldean aritu da; familiarekin edota kuadrillarekin. Hortaz, irribarre eta algara asko bidelagun izan dituzte, goizean zehar. Finean, elementu horiek ezinbestekoak dira festa honetan, eta aurtengo edizioak horixe bera erakutsi du, beste behin.
Guztira 437 pertsona ailegatu dira helmugara. Aurreikusitako parte hartzaile gehiago izan dira, azkenean. Bidearekin amaitzean, mokadu gozoak jan dituzte, eta horiekin auserki indarberritu dira.