Gogotik lanean dabiltzala erakutsi du Sare plataformak kurtso berriaren hasierarekin batera, gatazkak utzitako ondorioen konponbideari dagokionean. "Garrantzi handiko uneak" bizitzen ari garela adierazita, soluzioak behin betikoa izan dadin "buru belarri" dihardute, sutsuki defendatu baitute errealitate hau ezin dela "gehiago" luzatu; ezin dela "elkarbizitza, behin betiko bakea eta konponbidea" atzeratu, hain zuzen.
Euskal presoen eta euren egoeren inguruan, hainbat datu plazaratu dituzte. Euskal presoen erdiak egunerokotasunean, kalea zapaltzen du, "erregimen irekian" betetzen ari direlako euren zigorrak. Errealitate hori "positiboki baloratu" dute. Kontrara, "erregimen itxiko" espetxeratukoen kopuruak "are txikiagoa" izan beharko lukeela gaineratu dute. Izan ere, bestelako "arrazoirengandik espetxeratutakoei aplikatutako legea eta espetxe politikak" kontuan hartuz gero, euskal presoek bestelako tratamendu bera jasoko lukete. Era berean, gogoratu dute erbesteratutako "15 iheslariren eta 3 deportaturen" egoeratik eratorritako sufrimendua.
Salbuespenak ezin duelako gehiago iraun, II. Konferentzian elkartuko dira, urriaren 18an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, behin betiko konponbidearen alde egiteaz gain; "errekonozimendua izatearen, aitortza instituzionala jasotzearen zein erreparazio duinaren eta gatazkak sortutako sufrimenduen biktimek egia jakiteko beharraren" inguruan arituko dira. Jakinarazi dute prozesu hori goi mailako hizlariekin eta zenbait lekukorekin burutuko dutela.
"Zubiak eraikitzeko" unea omen delarik, Sare plataformak infraestruktura horri "falta zaizkion piezak" jartzen jarraituko du. Hortaz, zubiak egun batetik bestera ezin direlako eraiki, orain arteko bidean aurreruntz botako dutela aditzera eman dutela amaitu dute.