Eguzki Arkupe Rehabilitacionesek Gipuzkoako Kopa jokatzen hasiko du denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 26a, 09:00

Denboraldiaurreko Eguzki ISU Leihoak-Afantxo lagunartekoa.

Eguzki Areto Futbol elkarteko taldeak denboraldia hasteko prest daude. Azken asteetako prestakuntza eta lagunartekoak atzean utzita, aurten Ohorezko Erregional Mailako taldea izango den Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak Gipuzkoako Kopa lehia hasiko du, hilaren 26an

24 taldek parte hartuko dute lehiaketan. Lehen kanporaketa hilaren 21eko asteburuan jokatu zen eta horretan hamasei talde izan ziren nor baino nor. Eguzkik saio hori ekidin eta bigarren jardunaldian aterako da kantxara. 

Legorretara egingo du bidaia Francisco Javier Kixki Perez eta Yosu Lopezek zuzentzen duten taldeak. Bilkoin Basarteren aurka neurtuko ditu indarrak.

Kanporaketa gaindituz gero, azaroa hasieran final laurdenari egingo dio aurre herriko taldeak. Gipuzkoako kopako azken fasea, aldiz, abenduaren amaieran lehiatuko da.

Ligaren zain

Urriarekin sartzearekin bat Eguzki Areto Futboleko talde federatuek ligari hasiera emango diote; Eguzki ISU Leihoak izan ezik. Urriaren 12ko astean izango du lehen jardunaldia.

Aurten berrikuntza nagusia, erregional mailen izena aldaketa izango da. Aipatu moduan Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldea Ohorezko Erregional Mailan lehiatuko da; lehen, I. maila zena. Eguzki ISU Leihoak, aldiz, Erregional I. Mailan arituko da; lehen, III. maila. 

Horiez gain, jubenil mailako Eguzki Lekuona tailerra zein kadete mailako Eguzki Escalerilla Taberna ordezkariak ere izango dira lehian.

Ligako lehen erronkari gogor aurre egiteko lanean dira guztiak.

Gaztetxoak ere lanean

Harrobiko taldeak ere jo eta fuego ari dira entrenatzen, baina urria amaiera arte itxaron beharko dute neurketak jokatzeko.

Aurten bi infantil talde aurkeztuko ditu taldeak Eguzki Andatza taberna eta Eguzki Patricio taberna. Eskolan, aldiz, 52 haur biltzen dira kirolean trebatzeko.