Michelin kirol gunean jokatzen lehenak talde urdin-beltzeko hiru ordezkari izan ziren; hiru neurketetan, bi garaipen eta porrot bat jasan zuten.
Hilaren 20an, Kadete Ohorezko Mailako taldeak ederki hasi zuen lehia; 4-1 garaitu zuen Euskalduna.
Ordu batzuk geroago, urdin-beltzen Jubenil Gorengo Mailako taldeak ezin izan zuen Hondarribia gainditu, 1-3.
Baina egunari amaiera ongi emateko, Erregional I. Mailako taldeak 1-0 irabazi zuen; Gure Txokoa aurkari gogorra izan zen.
Gainerako taldeek Oiartzunen, Hondarribian edo Donostian zituzten norgehiagokak.
Ohorezko Erregional taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Oiartzunen; 2-0. Erregional Gorengo Mailako taldeak hiruna berdindu zuen Hondarribiaren aurka eta Ohorezko Jubenil Mailan ere, talde urdin-beltzak eta Arrupe Chaminadek parra egin zuten, 2-2.
Txanponaren bi aldeak
Texas Lasartearrako taldeei dagokionez, etxetik kanpo aritu ziren elkarte txuri-urdineko kideak.
Erregional I. Mailako taldeak Oiartzunen aurkako neurketa borrokatu jokatu zuen. 1-0koari itzulia eman eta garaipeneko hiru puntuak eskuratu zituen herriko ordezkariak; 2-1 irabazi zuen.
Jubenil Gorengo Mailako taldeak estreinakoz jokatu zen. Kategoriara moldatzeko lanetan ari dira jokalari txuri-urdinak eta Antzuolaren aurka sufritzea egokitu zitzaien; 10-3 galdu zuten.
Infantilak ere lehen
Hilaren 28ko asteburuan, herriko Kadete zein Jubenil I. Mailako taldeak ere gehituko dira lehiara. Ez horiek bakarrik, infantil mailako taldeek ere lehen jardunaldia izango dute. Aurten Ostadar SKTk Infantil Handi, Infantil Txiki eta Infantil I. mailan izango ditu ordezkariak. Texas Lasartearrak CFk, aldiz, bi talde izango ditu bata Infantil I. Mailan eta bestea Infantil F-8an.
Ondorioz, bi derbiz gozatu ahalko dute herritarrek, bata Kadete I. Mailan eta bestea Infantil Txikin.
* Argazki galerian, Ostadar SKT- Gure Txokoa neurketako irudiak