Heziketari buruzkoa izango da ikasturteko aurreneko borobila

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 24a, 08:00

Iazko kurtsoko mahai inguruetako bat.

Ikasturte berriari ekingo dio gaur arratsaldean Borobilean Elkarteak, heziketa hizpide hartuta. Amaiurko eskolako zuzendari Nora Salbotx Alegria, Plisti Plasta familia eta jolasgunearen sortzaile Txusma Azkona Mendizabal eta Amassorrain ikastolako zuzendari Maider Izagirre Txoperena gonbidatuko dituzte Oriarte Landaberri ikastetxera, 19:00etan. Saioa irekia dela eta aldibereko itzulpen zerbitzua emango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.