Gaur goizean aurkeztu dute Udal Liburutegiko arduradun Irene Urruzola Arratibelek eta Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak urritik abendura bitarteko programazioa. Literatur solasaldiak, liburu aurkezpenak, tailerrak, ipuin kontalarien saioak eta haur zein helduentzako bestelako jarduerak aurrera eramango dituzte.
Kultura zinegotziak azaldu du liburutegia "herritar guztiei irekita dagoen gune bizia" dela espazio horren helburua dela "irakurketa, sormena eta askotariko adinetako pertsonen arteko topaketa sustatzea bilatzea". Ildo horretan, hau da, "lasarteoriatar orok bere neurriko ekimenen bat topa dezan" diseinatu dute programazio anitza.
Liburutegi arduradun Irene Urruzolak, berriz, proposatutako jarduerak aurkeztu ditu. Azaldu du Egutegi hori Motxila Bidaiaria izeneko egitasmoarekin abiatuko dela, eta ohartarazi du ikasturte osoa iraungo duela. Jarduera zertan den argitu du; familiek motxila bat jasoko dute maileguan. Bizkar zorro horretan, liburuak, jokoak eta sormen erronkak topatuko dituzte, eta azken horiek, gainera, liburutegian jarriko dituzte ikusgai.
Horrekin batera, hileroko literatur solasaldiak aurrera eramango dituzte. Saio horiek Monica Leivak eta Aintzane Usandizagak koordinatuko dituzte, eta Andres Barba, Luisa Carnes, Pedro Mairal, Nerea Loiola eta Jule Goikoetxea idazleen lanak izango dituzte aztergai.
Liburu Baby Klubak ere jarraipena izango du urtearen azken hilabete hauetan. Horren bitartez, haur txikiak dituzten familientzako topaketan egingo dituzte. Horrez gain, liburu aurkezpenak ere izango dira, eta baita tailer bereziak ere.
Honako hau da hilabetez hilabete Udal Liburutegiak eskainiko dituen jarduerak:
Urria
- Ikasturtean zehar, Motxila Ibiltaria. Liburutegian aurrera eramango dute.
- 1etik 24ra, ipuinen jolasa liburutegien eguna ospatzeko. Liburutegian aurrera eramango dute.
- 11n eta 25ean, Liburu Baby Kluba. 11:00etan izango da eta kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute.
- 15ean, solasaldia Monica Leivak gidatuta. Andres Barba idazlearen La república luminosa lana izango dute hizpide. 18:00etatik 20:00etarako iraupena izango du, eta liburutegian aurrera eramango dute.
- 24an, Ludi Cuesta-ren Mosaico de imagenes lanaren aurkezpena. 19:30etik 21:00etarako iraupena izango du, eta kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute.
- 25ean, bi Lego robotika tailer. 10:00etatik 11:00etara izango da lehena, eta 11:15etik 12:15era, berriz, bigarrena eta liburutegian aurrera eramango dituzte.
- 28an, solasaldia Aintzane Usandizagak gidatuta. Nerea Loiolaren Zebrak eta bideak liburua izango dute hizpide. 18:30etik 20:00etarako iraupena izango du eta liburutegian aurrera eramango dute.
- 29an, Irakurketa etxean Nor-nori-nork tailerra. 18:30etik 20:00etarako iraupena izango du, liburutegian aurrera eramango dute eta Mireia Delgadok pedagogo, fornatzaile eta bitartekariak gidatuko du saioa.
Azaroa
- 8an eta 22an, Liburu Baby Kluba. 11:00etan izango da eta kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute.
- 8an, Bi esperimentu tailer. 10:00etatik 11:00etara izango da lehena, eta 11:15etik 12:15era, berriz, bigarrena, eta liburutegian aurrera eramango dute.
- 12an, solasaldia Monica Leivak gidatuta. Luisa Carnes idazlearen Tea rooms lana izango dute hizpide. 18:00etatik 20:00etarako iraupena izango du, eta liburutegian aurrera eramango dute.
- 26an, 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako indarkeriari buruzko ipuin kontaketa saioa. 18:00etan izango da, kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Abendua
- 2an, Euskaraz irakurtzeko bitaminak tailerra. 18:30etik 20:00ak arteko iraupena izango du, liburutegian aurrera eramango dute, eta Mireia Delgadok pedagogo, fornatzaile eta bitartekariak gidatuko du saioa.
- 9an, Zubietako Eskola Txikiko ikasleek liburutegia bisitatuko dute eta Juan Kruz Igerabiderekin egongo dira.
- 10ean, solasaldia Monica Leivak gidatuta. Padro Mairal idazlearen La uruguaya lana izango dute hizpide. 18:00etatik 20:00etarako iraupena izango du, eta liburutegian aurrera eramango dute.
- 13an, 20an eta 29an, Liburu Baby Kluba. 11:00etan izango da eta kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute.
- 16an, solasaldia Aintzane Usandizagak gidatuta.Jule Goikoetxearen Politeismo bastarta liburua izango dute hizpide. 18:30etik 20:00etarako iraupena izango du eta liburutegian aurrera eramango dute.
Agerraldia amaitzeko, herritarrak jardueretan parte hartzera deitu dituzte.