Bapo bazkaldu dute 48. urteurrena ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 24a, 09:00

Bazkideak, egoitza kanpoaldean, bazkaltzen hasi aurretik. Argazkia: Isaac Farre Rico.

Saustatxo elkarte gastronomikoko bazkide ugari Uzturre plazan duten egoitzan elkartu ziren hilaren 20an, euren bilgunea denak 48 urte bete dituela ospatzeko. Horrelako urtemuga bereziak mahaiaren bueltan hobeto ospatzen direnez, bapo bazkaldu zuten otordura bertaratu diren dozenaka lasarteoriatarrek. Giro ederrean jardun ziren iluntzera arte.

48 urte bete izanagatik topa egin zuten Saustatxoko bazkideek. Argazkia: Isaac Farre Rico.