Gurpildun historiak zeharkatu du herria

Txintxarri Aldizkaria 2025eko irailaren 23a

Ohitura bilakatu denez, San Sebastian Circuit Spirit egitasmoko lagunek antolatutako auto klasikoen eta kirol estilokoen rallyak udalerria zeharkatu zuen hilaren 20an, goizez. Hipodromo etorbidean barrena etorri ziren ibilgailuak eta kalean zebiltzan herritarrek ez zuten argazkiak ateratzeko aukera galdu. Oriako Zirkuitu ibilbidera joan ziren gidariak bertatik.