Abisu horia ezarri dute gauerdira arte, euriagatik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 22a, 11:59

Beroagatik ohartarazpenak jasotzetik bota dezakeen euri jasagatik arduratuta egotera igaro gara bizpahiru egunetan. Euskalmet agentziak iragarri du gauerdira arteko abisu horia ezarri duela, 15:00etatik aurrera metro karratuko hamabost litro baino gehiago pila daitezke ordubetean.