Nortindal Donostiarrak Euskotren Ligan mantentzeko lehiatuko da asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 19a, 13:00

Nortindal Donostiarra, Euskotren Ligako Hondarribiako jardunaldian lehian. Arg.: A. Arrizabalaga/Euskotren Liga

Kontxako banderako laugarren postuak hauspotuta iritsiko da Nortindal Donostiarra Euskotren Ligan mantentzeko jokatuko diren bi jardunaldietara. Hilaren 20n eta 21ean, Bermeon eta Portugaleten (Bizkaia) hurrengo urteko ligako bi postu izango dira jokoan

Enara Arruti kide duen eskifaiak horietako bat eskuratu nahi du eta horretarako Zarautz Gesalaga Okelan, Chapela Wofco, Tiran Pereira eta San Juan CMO Valves ontzien aurka borrokatu beharko dute donostiarrek.