Herriko futbol taldeak denboraldi hasierako txistuaren zain daude

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 19a, 11:30

Erregionalen arteko derbiko irudiak.

Gipuzkoako futbol denboraldia hilaren 14ko asteburuan hasi bazen ere, Lasarte-Oriako talde federatuek hurrengo bietan emango diote hasiera lehiari. Herriko kirol elkarteetako taldeen gehiengoak hilaren 21eko asteburuan jokatuko dute lehen jardunaldia; Jubenil eta Kadete I. Mailako ordezkariek, aldiz, hilaren 28koan

Azpiko koadroan ikus daitekeen modura, Ostadar SKTk Ohorezko Erregional mailatik Kadetera hamar talde izango ditu aurten martxan. Urdin-beltzek ez dute ordezkarik izango Kadeteen Gorengo Mailan, baina gainerako kategorietan talde bana izango du eta kadeteetan hiru; bi mutilena eta bata neskena.

Texas Lasartearra CF taldeak berrikuntza bat du aurtengo denboraldian. Aurreko sasoian Jubenil I. Mailako taldeak lortutako igoerari esker, aurten lau talde izango dituzte lehian txuri-urdinek. Hortaz, Erregional I. mailan, Jubenilen Gorengo Mailan, Jubenilen I. mailan eta Kadete I. mailan izango dira lehian.

Eta aurten herriko taldeen arteko derbiak maila bakarrean izango dira liga erregularrean, Kadete I. Mailan. Ostadar C eta Texas Lasartearra CF taldeek bat egin dute zazpigarren multzoan; elkarren arteko lehiarekin hasiko dute liga hilaren 28an.

Ohorezko Erregionala

  • Ostadar SKT 

Gorengo Maila

  • Ostadar SKT - 1. multzoa 

Erregional I. Maila

  • Ostadar SKT - 1. multzoa
  • Texas Lasartearra CF - 2. multzoa 

Ohorezko Jubenil Maila

  • Ostadar SKT - 2. multzoa 

Jubenilen Gorengo Maila

  • Ostadar SKT - 1. multzoa 
  • Texas Lasartearra CF - 2. multzoa

Jubenilen I. Maila

  • Ostadar SKT - 6. multzoa
  • Texas Lasartearra CF - 5. multzoa

Ohorezko Kadete Maila

  • Ostadar SKT - 3. multzoa

Kadete I. Maila

  • Ostadar SKT B - 6. multzoa
  • Ostadar SKT C - 7. multzoa
  • Ostadar SKT (neskak) - 4. multzoa
  • Texas Lasartearra CF - 7. multzoa

Bien bitartean, ligari hasiera emateko Oiartzun, Hondarribia, Donostia eta Antzuolara bidaia egingo dute herriko ordezkarietako batzuk. Ostadar SKTko hiru talde izango dira bakarrik etxean jokoan Erregional I. mailako kideek Gure Txokoa izango dute aurrez aurre, Jubenil Gorengoak Hondarribia eta Ohorezko kadeteak Euskalduna. Guztiak garaipenaren bila aterako dira zelaira, horrek denboraldia indarrez hasteko balioko baitie.