Abisu horia eman dute gaurko, tenperatura altuengatik

Txintxarri Aldizkaria 2025eko irailaren 19a

Euskalmet agentziak iragarri du abisu horia ezarri duela gaurko beroagatik, 13:00etatik 20:00etara. Aurreratu dutenez, kostaldeko udalerrietan 32º egingo ditu, eta barrualdekoetan, 35º. Tenperatura horiek tarteko, basoetan sute arriskua dagoela ere jakinarazi dute.