Ostadar Ipar Martxako kideek ikasturteko lehen saioa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 18a, 15:00

Hilaren 12ko entrenamenduan parte hartu zuten kideak. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako kideak lanean dira; hilaren 12an ikasturteko lehen saioa egin zuten eta gaur izango dute bigarrena. Hemendik ekainera bitartean ostegunero, 19:00etan batuko dira entrenamenduak egitera. Aurten teknifikazioa eta pilatwalk txandakatuko dituzte hitzorduetan. Irailean zehar, Alex Ramosek zuzenduko ditu saioak. Hilaren amaieran, Mugikortasun eguneko jardueretan parte hartuko du taldeak