Ez da ezustekoa; hilaren 1etik 7ra selekzioak txapelketa prestatzeko Parisen (Frantzia) egin zuen egonaldian eta lasarteoriatarra bertan izan zen lanean. Entrenamendu saioez gain, bi neurketa ere jokatu zituzten talde galiarraren aurka Clairefontainen. Lehen neurketan hamaikakoan izan zen herritarra eta bigarren zatian atera zen zelaitik; 0-2 galdu zuen taldeak. Bigarrenean aulkian egon zen.
Real Sociedadeko jardunari dagokionez, ligako lau jardunaldi jokatu dira eta etxeko bi partidetan Sergio Franciscok aukeratutako jokalarien zerrendan izan da Martin. Abuztuaren 24an, hamaikakoan izan zen herritarra. Anoetan Espanyolen aurka jokatutako neurketan aukako 0-2ko markagailua binako berdinketa bihurtu zuten txuri-urdinek. Hilaren 13an, aldiz, Real Madrid izan zen aurkaria eta aulkian izan zen Lasarte-Oriako defentsa.