Kortajarena eta Ancizar, seigarren Ultzaman

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 18a, 13:30

Kortajarena eta Ancizar (eskuinean), apirileko Aljamako podiumean. Arg.: M. Kortajarena.

RACVN Kopa amaierara iristen ari da. Uztailaren 26an eta 27a, Ultzaman (Nafarroa) lasterketa izan zen eta lehiaketan parte hartzen duten ibilgailuak bildu ziren; horien artean, Ford Focus mailan, Ekaitz Kortajarena eta Beth Ancizar herritarrak. Seigarren postuan izan ziren euren mailan

Ultzamako Lur Eremu VI. proban, 7 kilometroko hiru eremuri egin behar izan zieten aurre parte hartzaileek. Herritarrek saioz saio euren denbora hobetzen joan ziren (05.42,7, 05.36,2 eta 05.28,9) eta hiru zatien neurketak gehituta (16.47,8) euren mailako sailkapenean seigarren izan ziren.

Azaroan lehiatuko den Corellako (Nafarroa) azken probaren zain; kopako sailkapen orokorrean zazpigarren postuan dira Kortajarena eta Ancizar.

Jaizkibel igoera

Mendi igoeren mailan, aldiz, Aitor Manso herritarrak hitzordua izango du hilaren 21ean; Jaizkibel igoera. 

Herritarra gogotsu dago eta azken saioen modura podiumera igotzeko borrokatuko da.