2025/09/26 18:30 - 20:00
HitzaldiaAutodromo ekimen sortu berriaren barruan, Lasarteko gazte eszena: erronkak, oztopoak eta helburuak mahai ingurua antolatu dute gai horrekin arduratuta dauden zenbait gazte lasarteoriatarrek. "Kuriositatea" duen edonor gonbidatu dute bertaratzera.
Jarduera hori testuinguruan jarri dute antolatzaileek: "Autodromo egitasmoa Lasarte-Oriako zenbait gazteren eskutik jaio da. Bere helburua, herrian arte esparruan mugitzen den jendea batu eta eztabaidarako eta elkargunerako espazio bat eskeintzea da. Jakin badakigu herrian musikaz blai eta artean murgildutako jendea badagoela, baita kontzertuak, erakusketak eta hitzaldiak gustuko dituenak ere. Era berean, badira gazte asko kezkak partekatzen dituztenak arlo honetan, esate baterako: instituzioen trabak jaialdiak antolatzeko, norabide politiko eza duen arte eszena edota gazte langileon interesen arabera antolatutako espazioen falta. Horrexegatik, oraingoan jardunaldi formatuan hurrengo egitaraua antolatu dugu".