Herritarrak, lasterketaz lasterketa iraila hasieran

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 17a, 14:00

Mari Carmen Olaso herritarra, Bajo Pas maratoei erdiko podiumean. Arg.: M.C. Olaso.

Distantzia eta mota ezberdinetako lasterketetan lehiatu dira Lasarte-Oriako korrikalariak iraileko lehen asteburuetan. Mari Carmen Olaso herritarra berriro podiumeko gorenera igo da Bajo Pas maratoi erdian

Hilaren 14an, Pielagosen (Kantabria) jokatutako Bajo Pas maratoi erdian, F55 mailako urrea eraman zuen herritarrak. 21.097 kilometrotako ibilbidean 01.53.07 marka egin zuen korrikalariak.

Proba horrez gain, hilaren 6an, Canfranc-Canfranc proban Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) Aitor Morenok 45 km lasterketa gainditu zuen, 10.53.51. Egun berean, Hondarribian antolatutako Guadalupeko igoeran amaitu zuen Sergio Ramirez herritarrak (19.11) eta hilaren 7an, Txomin power krosean izan zen Victor Yaguez herritarra (19.50) eta LOTMEko Xabier Aizpurua BArakaldoko (Bizkaia) Arroletza Mendi lasterketan, 01.05.33.

Hilaren 14an, aldiz, Axari Trail proban ere izan zen Lasarte-Oriako ordezkaririk; David Garciak 02.37.38 behar izan zituen Idiazabalgo probako 25,4 km ibilbidea egiteko.