Itxaso Iparragirre, Euskal Jaiak-eko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 17a, 11:15

Itxaso Iparragirre, eskuineko lehena, txapela eta garaikurrarekin. Arg.: Itxaso Iparragirre.

Donostiako Euskal Jaiak ospatu dira hilaren 6tik 14 Donostian. Horren barruan, hainbat kirol txapelketa lehiatu dira Gipuzkoako hiriburuan. Sailkapen kanporaketak jokatu ostean, esku pilotako azken faseari aurre egin zioten pilotariek Trinitate plazan

Jubenil mailan Intza KEko Itxaso Iparragirre Alde Zaharrako Nahia Sorondorekin batera sailkatu zen finalerdietarako. Hilaren 8an, Lapkeko Ainhitze Arratibel eta Mundarroko June Zabala izan zituzten aurrez aurre; herritarrak eta bere bikoteak 22-11 irabazi zuten. Finalean, hilaren 11n, Hernaniko Maialen Esnal eta Oiarpeko Larraitz Galardi izan zituzten aurkari. Neurketa borrokatuan 22-19 garaile izan ziren Iparragirre eta Sorondo.