Ama Brigitarren komentuak 350 urte bete dituela ospatzeko, ekimen hauek egingo dituzte:
10:00etan, diana, Hamaika Doinu Lasarte-Oriako Txistularien Taldearen eskutik.
11:00etan, ospakizun erlijiosoa. Elizbarrutiko gotzainak gidatuko du elizkizuna eta Alboka Abesbatzak, Donostiako Santa Maria Basilikako organista Ana Belen Garciak, Erketz EDTk eta Zero Sette Akordeoi Orkestrak parte hartuko dute.