Inge Mendioroz Ibañez herritarrak zuzendutako 'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' filma estreinatuko dute Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean. Lasarteoriatar gehiagok ere parte hartu dute: Idoia Garzes Aldazabal (gidoigilea eta narratzailea), Nagore Llorens Garcia (narratzailea), Intza Alkain Ibarguren (aktorea) eta Julen Basterra Garmendia (gitarra doinuak).
Dokumentala proiektatzeaz gain, egileek aurkezpena eta solasaldia egingo dituzte.