Elkarretaratzea egingo dute gaur pentsiodunek Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 15a, 08:00

Pentsiodunek joan den ikasturtean egindako azken agerraldiko argazki bat.

Lasarte-Oriako pentsiodunen taldeak iragarri du elkarretaratzeei berrekingo diela gaur arratsaldean, 19:00etan, Okendo plazan. Azken hilabeteetan landu eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea izango dute hizpide; hori izapidetzearen aurkako "inolako zorroztasunik gabeko txostena" aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak eta "haserre eta engainatuta" sentitzen dira horregatik. Gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eskatzen jarraituko dute. Herritar oro animatu dute ekintza horretan parte hartzera.