Mari Carmen Olaso Santanderreko 50 km. probako podiumera igo da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 12a, 13:30

Mari Carmen Olaso herritarra, eskuineko lehena, 50 km. probako podiumean. Arg.: M.C. Olaso.

Mari Carmen Olaso herritarrak Santanderreko 50 kilometroko proba lehiatu zuen hilaren 6an, Santander (Kantabrian). Sailkapen nagusian laugarren postua eskuratu zuen eta F55 mailako garaile izan zen

Hilaren 6an, ultra iraupeneko 24 orduko, 100 km. eta 50 km. probak jokatu ziren Santanderren (Kantabria). Guztira ehun bat parte hartzaile izan ziren; 20 bat , 50 kilometroko proban eta horien artean izan zen Mari Carmen Olaso herritarra.

Olasok eta probako gainerako korrikalariek 28 itzuli eman behar izan zioten Vaguada de Llamaseko parkean kokatutako 1.824,10 metroko ibilbideari. Herritarrak 05.32.56 behar izan zuen helmugara iristeko eta horri esker, sailkapeneko laugarren postuko zein F55 mailako garaikurra jaso zituen.

Olaso pozik dago aurten ere lehiatu ahal izateagatik eta lortutako emaitzarekin.