Dozena pasa gai landu dituzte ikasturteko lehen udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 12a, 13:03

Iraileko ohiko saioa aurrera eraman dute alderdi politikoek ostegun arratsaldean. Askotariko gaiak landu dituzte, horien artean, mozio bat ere bai. Jarraian dituzue landutako gai ordena

Honako hau da udalbatzarraren gai ordena: 

  1. 2025eko uztailaren 10ean egindako bilkuraren aktaren onarpena.
  2. 2025eko uztailaren 7tik 2025eko irailaren 7ra arte (biak barne) emandako elkatetza dekretuen berri ematea. 1310tik 1729ra bitarteko dekretuen zenbakiak.
  3. 2024ko aurrekontu likidazioaren onarpenaren berri ematea.
  4. Aurrekontu aldaketen berri ematea.
  5. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.
  6. Hiri garraio kolektiboko zerbitzuaren zergazkoak ez diren ondare prestazio publikoak aldatzeko hasierako onarpena: MUGI tarifak 2025eko uztaila-abendua aldirako. 
  7. Lasarte-Oriako Udaleko enplegatu publiko eta korporatiboen ordainsariaren % 0,5eko gehikuntza gehigarria onartzea. 
  8. Lasarte-Oriako Udalak 2007tik 2021era arte onartutako lanpostu zerrenden deuseztasuna ziurtatzea, udaltzaingo agenteen bi lanposturen berariazko osagarriari dagokionez.
  9. Ofizioz berrikusteko espedientea iraungitzea, epaimahai kalifikatzailearen erabakiz. 
  10. Hautaketa prozeduren oinarriak ofizioz berrikusteko espedientea iraungitzea.
  11. 2025eko lanpostu zerrenden aldatzea (titulazioa).
  12. Udal baratzak arautzen dituen ordenantza: aurkeztutako alegazioen ebazpena eta ordenantzaren onarpena.
  13. EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Herriko haur eskolak matrikulazio eskaerei erantzuteko dituen zailtasunak espazio falta dela-eta". 
  14. Galdera eta erreguak