Ostadar Ipar Martxako kideek berriro makilak hartuko dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 11a, 14:15

Urte hasieran, taldeko kideek Deba eta Ondarroa artean egin zuten ibilaldia. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Iraila hastearekin batera, Ostadar Ipar Martxa taldeak ikasturte honetako entrenamendu, jarduera zein irteeren berri eman du

Ohi bezala ostegunero taldeko kideek makilak hartu eta entrenamendu saioa egingo dute. Baina, taldeko arduradunek jakitera eman dutenez, aurten berrikuntza modura Alex Ramos ere izango dute instruktore lanetan eta entrenamendu saioetan teknifikazioa eta pilatwalk tartekatuko dute.

Horrez gain, urte osoan zehar kirol jarduera ezberdinetan parte hartuko du taldeak, hala nola, Lasarte-Oria Bai! krosa eta hilabetero irteerak ere antolatuko dituzte:

  • Hilak 26 - Mugikortasunaren eguna
  • Hilak 27 - Xoldokogaina mendia
  • Urriak 19 - Ibilbideen eguna
  • Urriak 26 - Lasarte-Oria Bai! Krosa
  • Azaroak 22 - Gaintxurizketa/Jaizkibel
  • Abenduak 13 - Eva Espuelasen Pilatwalk ikastaroa
  • Urtarrilak 24 - Beasain-Segura
  • Otsailak 28 - Azkoitia-Azpeitia
  • Martxoak 28 - 'Kutsidazu bidea, Ixabel' ibilbidea (Anoeta/Hernialde/Alkiza)
  • Pazko Astea -  Zilarraren bidea (Leon/Zamora)
  • Apirilak 25 - Putzubeltz/Arantza
  • Maiatzak 23 - Pottoken ibilbidea (Sara-Zugarramurdi)
  • Maiatzak 30 - Ostadar SKTren jaialdia

Era berean, taldeko arduradunek herritarrak gonbidatzen ditu kirol honetan lehen pausoak ematera eta 2026 hasieran, zehazki, urtarrilaren 17an eta otsailaren 21ean hasiberri edo kirola ezagutu nahi dutenentzat ikastaroak egongo direla ere aurreratu dute.