Alex Saleta herritarra, VRAC-en beste urtebetez

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 10a, 13:15

Alex Saleta, VRAC-ekin iazko Superkopa jokatzen. Arg.: Sara Cabezas.

Alex Saleta herritarrak kontratua berritu du VRAC Quesos Entrepinares taldearekin eta Ohorezko mailan lehiatuko da. Valladolideko taldeak hilaren 4an egin zuen aurkezpena eta lehen taldeko jokalarien artean herritarra izan zen.

Taldea gogor ari da lanean lehiatu dituen txapelketetako finaletan egoteko; garrantzia handia emango diote ligari.Valladolideko taldeen arteko derbiak emango dio hasiera denboraldiari hilaren 23an; ligako txapeldun tituloa mantentzeko borrokatuko duen Inexo El Salvador taldearen aurka jokatuko du. Otsailean, aldiz, Ordizian izango da Saletaren taldea AMPO Ordiziarekin indarrak neurtzeko. 

Eta azaroan kopako lehiari ekingo dio taldeak.

Horregatik, hilaren 6an Recoletas Burgos-Caja Rural taldearen aurka lagunarteko jokatu zuen; 24-26 galdu zuen.

Bestalde, Ohorezko B Mailan lehiatuko den Gipuzkoa Sortzen taldeak urriaren 5ean hasiko du lehia.