Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea izapidetzearen aurkako txostena egin du. Hori jakinda, eragile horretako kideek elkarretaratze eta manifestazioak iragarri dituzte, herriz herri eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) ere. Lasarte-Oriako taldekoak datorren astelehenean kontzentratuko dira Okendo plazan, 19:00etan.