Donostia Arraun Lagunak-ek ez zuen huts egin Kontxako lehen saioan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 9a, 09:30

Donostia Arraun Lagunak-eko kideak, lehiatu ostean, Donostiako kaira iristen. Arg.: Joseba Parron San Sebastian/Irutxuloko Hitza.

Lugañenek bandera irabazi nahi duela erakutsi du Emakumezkoan 18. Kontxako lehen saioan eta hamar segundoko aldea lortu du hilaren 14ko hitzorduari begira. Nortindal Donostiarrak, aldiz, seigarren postua eskuratu du

Lehen txandan parte hartu zuten Donostiako bi ontziek, Bantxak lehen kalean eta Donostia Arraun Lagunak-ek laugarrenean.

Indartsu hasi zen Lugañene eta atzean utzi zituen aurkariak. Nahiz eta Tolosaldea hurbiltzen saiatu, Aiora Belartieta herritarra eta bere taldekideak aldea pixkanaka handitzen joan eta nagusitasunez irabazi zuten. SD Astillero eta Nortindal Donostiarra hirugarren eta laugarren izan ziren.

Lehen txandako lau traineruak lehian. Lehen planoan, 'Bantxa' eta fondoan, 'Lugañene'. Iru.: Irutxuloko Hitza.

Bigarren aurkari multzoaren zain geratu ziren guztiak eta horretan Orio Orialki eraman zuen garaipena; Tolosaldeatik ehunekoetara geratu ziren mirotzak. Eta Zumaia Delteco ere lehen txandako SD Astillerok baino denbora hobea egin zuenez, Nortindal Donostiarrak seigarren postuan amaitu zuen lehen Kontxako lehen jardunaldia.

Sailkapena
  1. Donostia Arraun Lagunak 10.29,20
  2. Tolosaldea 10.39,20
  3. Orio Orialki 10.40,04
  4. Zumaia Delteco 10.45,10
  5. SD Astillero 10.53,88 
  6. Nortindal Donostiarra 10.54,32
  7. Hibaika Jamones Ancin 10.57,14
  8. Hondarribia Bertako Igogailuak 10.58,88 

Banderaren bila

Beraz, Enara Arruti kide duen Bantxak lehen txandan egingo du arraun hilaren 14ko hitzorduan. Belartietak eta Goenagak, aldiz, ohorezko txandan bandera eskuratzeko borrokatuko dira Tolosaldea, Orio Orialki eta Zumaia Delteco ontziekin. Hamar segundoko aldea dute, baina edozer gauza gerta liteke Kontxako badian.