Aste kulturalari gogotsu ekin diote Extremadurako Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 8a, 20:39

Eguraldiak eman duen tregoa bakanetako bat probestu dute Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxeko kideek, aste kulturala gogotsu hasteko. Ez edozein egunetan, gainera: gaur, irailak 8, probintzia horretako egun handia da. Sustraiei omenaldia egin diete Adarra kaleko egoitzatik bandera igota, danborrada jota, 'Redoble, Redoble' dantzatuta eta elkarte barruan luntxa eginda. Datozen egunetako ekimen sortaren gosegarri ezin hobea izan da.

Aste kulturalaren hasiera baliatu du Extremadurako Etxeko lehendakari Angel Barrerak amaiera bat iragartzeko: "Hau izango da nire azken urtea elkartearen zuzendari gisa; ondoren etorriko da jende gazteagoa, ideia freskoekin eta gauzak egiteko beste modu batekin". Hori esatearekin batera ongietorria egin die Adarra kaleko egoitza kanpoaldean bildutako dozenaka herritar eta udal ordezkariei. "Normalean baino egitarau zabalagoa prestatu dugu, lasarteoriatar guztiak gozarazteko asmoarekin". 

 

Erlazionatuak

Aurreneko egunaren bideo laburpena

Txintxarri Aldizkaria ira 09 Gizartea