Merkatarien elkarteko hamabi dendek hartu dute parte azken egunotan emandako Stock Azokan. Honako hauek izan dira saltoki horiek: Olmi mertzeria, Amali jolasdenda, Imagine jantzi denda, Pinturas Pintamil, Mabel moda, Nogues moda, Iturbe zapata denda,Urruzola mertzeria, Arregi elektrizitatea, Leder oinetakoak, Lilura liburudenda eta Deco 75.
Dagoeneko ikasturte berriaren hasierarako tradizio bihurturikoak beti bezala funtzionatu du. Izan ere, norberak bere alondegiko produktuak kalera atera ditu, eta euren erakusleihoen aurrean, ipini. Erosketak egiteko eskaintza zabala izan dute herritarrek, eta azokak iraun bitartean, gogotik gozatu dute. Hiru egunetan egueraldi ona egin duelarik, lasarteoriatar mordoa gerturatu da maukez gozatzera. Alabaina, merkatariek jakinarazi dute, azokaren lehen eguna izan zela fuerteena, gainontzeko egunetan erosle gutxiago izan baitituzte.