Ikasturteari hasiera eman eta denboraldi berriari ekin aurretik, biltegian pilatutako produktuen eskaintza egingo diete merkatariek herritarrei. Stock Azoka iragarri dute asteburu honetarako, hilak 4, 5 eta 6rako.
Aipatu elkarteko lehendakari Mabel Pedreirak eta Lilura liburudendako arduradun Oihana Izpurak hartu dute hitza, eta egitasmoaren xehetasunak eman dituzte. Ondoan izan dute Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandez. Horri eskerrak eman dizkiote, eta gogoan izan dituzte ere Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo saila ere.
Establezimendu parte hartzaileak
Merkatarien elkarteko kide diren dozena bat establezimenduk parte hartuko dute aurtengo ekimenean. Hauek dira horiek guztiak: Lilura liburudenda; Amali jolasdenda, Imagine jantzi denda; Pinturas Pintamil; Mabel moda; Nogues moda; Iturbe zapata denda; Arregi elektrizitatea; Urruzola mertzeria; Leder oinetakoak; Olmi mertzeria eta Deco 75.
Agerraldia amaitu aurretik, herritarrak kanpainan parte hartzera animatu dituzte merkatariek. Azkenik, Nuria Fernandezek ere hartu du hitza; ohi bezala, eskerrak eman dizkie merkatariei herriko komertzioaren alde egiten duten lanagatik.