2026ko ekainera arte, Maialen Chourraut kiroldegiak adin ezberdinetako herritarrei zuzenduak dauden urte osoko zein hiruhileko kirol jarduerak zein ikastaroak eskainiko ditu:
Kirol jarduerak |
Ikastaroak (Hiruhilekoa) |
|
Helduak
|
Haurrak
|
|
Ordainpeko saioez gain, abonatuentzako doako kirol zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola, fitness aholkularitza, luzaketak, entrenamendu gida edo igeriketa gida.
Hilaren 10era arte izena eman daiteke edozein jardueretan. Kiroldegiko abonatutako erabiltzaileek internet bidez egin dezakete jardueren izena ematea; https://tramiteak.buruntzaldea.eus webgunearen bitartez egin daiteke izapidea. Abonatuak ez diren herritarrek, aldiz, presentzialki egin beharko dute inskripzioa.
Jardueren zein izena ematearen informazio gehiago 943 37 61 82 zenbakian edo kiroldegiko bulegoan eskuratu dezakete interesa duten herritarrek.
Ordutegi aldaketa
Horrez gain, neguko ordutegia berrezarri da kirol instalazioetan.
Astean zehar Maialen Chourraut kiroldegia 07:00etatik 22:30era egongo da irekia; igerilekua 07:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 21:30era eta sauna, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 21:00etara. Michelin zein Atsobakar kirol guneak, aldiz, 15:30etik 22:30era erabili ahalko dira.
Larunbatetan kiroldegiko zein kirol guneen ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da. Igandeetan, ordea, 09:00etatik 13:00etara izango dira erabilgarri kirol instalazio guztiak.