Abuztuaren 31ko ekimenetan parte hartu dute LOZETeko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 10:59

Donostian 1813ko abuztuaren 31n armada portugaldar-ingelesak egindako setio eta sarraskiaren biktimak oroitzeko jardueretan parte hartu dute aurten ere LOZET elkarteko zenbait kidek eta Intza elkarteko kide Patxi Larrañagak. Eguraldi txarra tarteko egitaraua kili-kolo egon bazen ere, azkenean aurreikusitako ekimen gehienak egin zituzten eta lasarteoriatarrek emanaldi ikusgarria egin zuten.