Genozidioa geratzeko eskatuko dute eltze eta lapikoak jo bitartean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 09:00

Palestinaren alde aurrera eramandako ekimenetako bat.

Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimeneko kideek jakinarazi dute mobilizatu egingo direla ostiral honetan, Okendo plazan, 19:00etatik aurrera: Palestina deskolonizatzeko, entitate sionista desegiteko eta palestinarren aurka Israel egiten ari den genozidioa gelditzeko eskatuko dute, norberak bere etxetik eramandako eltze eta lapikoak astindu bitartean.