Araitz Ramos herritarra Belgikan izan da Korrontzi taldearekin

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 30a, 08:47

Araitz Ramos (ezkerretik hasita, bigarrena) eta taldekideak, Zilleghem Folk jaialdian. Argazkia: Korrontzi Folk.

Kontzertuz kontzertu dabiltza Korrontzi taldeko dantzari eta musikariak, horien artean, Araitz Ramos lasarteoriatarra. HIlaren 27an Belgikako Zilleghem Folk jaialdiaren hamaseigarren edizioan parte hartu zuten nazioarteko beste talde ugarirekin batera.

Korrontzi Folk taldea bira oparoa egiten ari da aurten. Hurrengo emanaldia abuztuaren 5ean emango du, Gasteizko jaietan.