Jarudnaldiari hasiera eman zion Kriterium Nazionalezn ez zein ezustekorik izan. Aurreikusia zegoen moduan Arzua eta Vlacav Janaçek-ek zuzengune erdiraino Cachopo eta Denisa Sikorova izan zituen lagun, baina azken metroetan erritmoa aldatu eta bakarka iritsi zen helmugara.
San Sebastian Gastronomika sarian Sir Polok eta Evelyn Rodriguezek ez zuten aurkaririk izan eta nagusitasunez lortu zuten garaipena. Jockey argentinarrarentzat eta Jesus Lopez entrenatzailearentzat eguneko lehen saria izango zen.
Eusko Jaurlaritza sariko lehen prestaketa proba, A Caballo Ganador saria, Vamos Niño eta Nicolas de Julian bikoak eraman zuen. Taldearen erdikaldean zihoan bikoa zuzengune hasieran eta azken 400 metroetan erritmoa aldatuz, buru zeuden Music History/Ricardo Nicolas del Valle harrapatu eta bakarka iritsi zen helmugara Jesus Lopezen ikaslea.
Bestalde, Moyua eraikuntzak sariaren amaiera zirraragarria izan zen. Sweet Wish eta Evelyn Rodriguezek erdietsi zuen garaipena, baina aurkari gogorrak izan zituen; zuzengunean Sanber eta Sammy Le Quilleuc izan zituen atzean itsatsita eta eta azken metroetan kanpotik etorri zen Save your breath/Denisa Sokorova bikoa.
Diario Vasco sariak eman zion amaiera jardunaldiari. Eusko Jaurlaritza sariko hautagiak ezagutzeko bigarren saioan, Oscar Anayak entrenatutako Parting Glass behorraren eta King of Jungle zaldiaren arteko buruz burukoa zen azken metroetan; lehenak eraman zuen saria Denisa Sikorovak gidatuta.
Era honetara, abuztuan sartuko da udako denboraldia eta horrekin batera hitzordu garrantzitsuak lehiatuko dira. Honakoak dira datak:
- Donostia Sustapena saria - Abuztuaren 10ean
- Urrezko Kopa - Abuztuaren 15ean
- Eusko Jaurlaritza turismo saria - Abuztuaren 17an
- Nazioarteko Kriteriuma - Abuztuaren 24an
- Donostiako Hiria Sari Nagusia - Irailaren 7an