Herritarrak, Getaria Zarautz zeharkaldian zein Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 29a, 09:30

Ezkerrea, Sukuntza anaiak irteeran. Eskuinean, Buruntzaldea IKTko hainbat ordezkari proba hasi baino lehen. Arg.: G.Sukuntza/L. Igea.

Hilaren 27an Getaria eta Zarautz batzen dituen itsas zeharkaldiaren 53. aldia jokatu zen. 3.200 pertsona bildu ziren Getariako irteera puntuan eta horien artean Lasarte-Oriako zein Buruntzaldea IKTko 30 bat igerilari izan ziren lehian

Getariako portua eta Zarauzko hondartzaren arteko  2.850 metroak egin zituzten parte hartzaileek. Helmugara iristen lehenak Mario Mendez (29.01) galiziarra eta Candela Sanchez (31.51) madrildarra izan ziren. Galiziarrak gainera probako errekor berria ezarri zuen. Herritarren artean, aldiz, Jurgi Sukuntza (34.06) eta Leire Martin (35.06) izan ziren azkarrenak. Martinen kasuan sailkapen orokorreko laugarren emakumea izan zen.

Jurgitik gertu izanz en bere anai Aimar (35.13); Joane Arzallus (38.34) gaztea ere bikain ibili zen, baita Izaskun Salazar ere. Beterano mailako bosgarren izan zen, 42.07 markarekin. Ikus sailkapenak.

Horiez gain, infantil mailako probak ere egin ziren egunean bertan eta lehia luzean (800 m.) Patxi Arzallus herritarra bederatzigarren izan zen (14.28).

Patxi Arzallus herritarra, helmuga igaro ostean. Arg.: Festak.com.

Igerilekuan ere lehian

Baina itsasoan bakarrik ez, igerilekuan ere lehian izan da Bidasoa XXI taldeko Iñaki Garcia herritarra. Junior mailako Espainiako txapelketan parte hartu du Castellon (Valentzia).

Bost probatan egin du igeri lasarteoriatarrrak; hiru bakarka 16 urteko mailan eta bi errelebo. Eta honakoak izan dira bere denborak eta postuak:

Bakarka Erreleboak
  • 50 m. bizkar - 29,23 - 26º
  • 50 m. libre - 24,80 - 13º
  • 100 m. libre - 55,27 - 26º
  • 4x100 m. libre - 03.34,53 - 11º
  • 4x200 m. libre - 08.01, 06 - 14 º