Ostadar SKTren izenean lehiatu zen gaztea bakarka 100 m. lasterketan. Bere sailkapen proban 12.85 egin zuen eta ezin izan zen finalerako sailkatu.
Erreleboan Bidasoa Atletiko taldearekin parte hartu zuen; Ostadar SKT talde honetako filiala delako. Laukoa Alkortak, Alaine Agurrealde, Leire Martiarena eta Carla Arwen Martinezek osatu zuten. Laukoa nagusi izan zen 47,03 markarekin. Ostadarreko kideak lehen posta egin zuen.
Absolutuan lehian
Eta Espainiako jauzi hirukoitzeko onenen aurka lehiatuko da abuztuaren 2an Ostadar SKTko Naroa Furundarena atleta, Tarragonan (Katalunia). Izen eman duten kirolarien artean, laugarren marka onena aurkeztu du herritarrak, hirugarrenetik oso gertu.