Trafikoa moztuko dute N-I errepidean, hilaren 28 eta 29an, Oria ibaiko zubian egingo dituzten lanak medio

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 24a, 12:35

Jarduketak N-I errepideko errei bati eragiten dio 449,800 eta 450,180 k.p-en artean Donostiarako noranzkoan, hilaren 28ko eta 29ko gauetan, 21:00etatik 06:00etara

Lasarten N-I errepideko 450 k.p.an Oria Ibaiaren gainean dagoen zubian euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuko obrak direla-eta, datorren larunbatean zirkulazioari eragingo dioten lanak aurreikusten dira Donostiarako noranzkoan 449,800 eta 450,180 k.p-en artean Lasarten.