Hilaren 4an Borja Granado herritarrak Lleidara (Katalunia) egin zuen bidaia. UTMBko Val D'Aran probako 110 kilometrotako ibilbideari, Camins d'Hèr deritzonari aurre egin zion lasterkariak.
6.400 metroko desnibel positiboa duen ibilbidean Val d'Aranek iragana dute presente, zehazki, meatze mundua eta Mauberme mendiaren inguruan dauden tuneletan zein meatzeetan barrena egin zuen lasterka Granadok. 13.36.02 behar izan zituen herritarrak helmugara iristeko.
Astebete geroago, hilaren 13an, Asteasuko Santamaña kros igoeran herritar talde batek parte hartu zuen. Errepidea zein mendia nahasten dituen proba horretan Ostadar SKTko Sergio Ramirez herritarra hamargarren postuan (33.16) sailkatu zen.
Pasaian, aldiz, Karmengo Jaiak K5 lasterketan ere izan zen Lasarte-Oriako ordezkaririk. Hiru irteera izan ziren: 20 minutu azpikoa, 25 minutu azpikoa eta herrikoia. Lasarteoriatarren artean azkarrenak lehen saioan Urko Villasante (18:35) eta azkenean, Jon Ortega (20.17) izan ziren.
12 edo 24 kilometrori aurre egin behar izan zioten hilaren 19an Triku Harri proban lehiatu ziren herritarrek. Horien artean, helmugara iristen lehena 12 km-ko proban Ruben Cantero izan zen (01.11.59) eta ibilbide luzean, aldiz, Luis Mendoza (02.29.54)
Pistan ere lehian
Ostadar SKTko Iraia Alkorta eta Naroa Furundarenak ez dute oraindik aire libreko denboraldia amaitu.
Lehenak hilaren 26an, Badajozeko Villafranca de los Barriosen jokatuko den 20 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartuko du 100 m. libre proban.
Bigarrena, aldiz, jauzi hirukoitzeko absolutu mailako lehiaketan jardungo da, abuztuaren 1etik 3ra, Tarragonan.