Taula Xake Klubeko gaztetxoak maila ezberdinetako Espainiako txapelketan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 24a, 09:30

Pedro Garcia eta Erlantz Sanchez, iazko San Pedro Jaietako xake txapelketan.

Taula Xake Klubeko Erlantz Sanchez eta Pedro Garcia gaztetxoek euren mailako Espainiako xake txapelketak lehiatu dituzte hilabetean zehar, Almeria (Andaluzian) eta erkidego ezberdinetako gazteen aurka neurtu dituzte indarrak

Hilaren hasieran, 2tik 7ra, Garcia gaztea izan zen 10 urtez azpiko mailakoen lehiaketan. Bederatzi partida jokatu zituen; bost irabazi zituen; bitan parra egin zuten eta bi galdu zituen. Ondorioz, sei puntu eskuratu zituen eta 27. postuan sailkatu zen.

Sanchez, aldiz, hilaren 14tik 19ra izan da Andaluziako herrian 14 urtez azpiko lehian. Garciaren antzera, Sanchezek ere bederatzi txandari egin behar izan zien aurre. Lehiakide gogorrak izan zituen eta guztira, hiru puntu eta erdi batu zituen; hiru neurketetan erdietsi zuen garaipena; bakarrean berdinketa eskuratu zuen eta bost galdu zituen.