Herriko Etxeari eman diote jatetxe onenaren saria

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 24a, 08:00

Saridun guztiak, pozarren. Argazkia: 'Aiurri' aldizkaria.

Euskal gastronomia tradizionalaren alde lanean ari den Jakitea elkarteak Adunako Zabala sagardotegian banatu ditu aurtengo sariak (zazpigarren edizioa izan da). Lasarte-Oriako Herriko Etxeak irabazi du horietako bat, jatetxe onenarena hain zuzen. Establezimendu horren jabe Javi Penas eta Izaskun Gurrutxagak pozarren jaso dute aintzatespena.

Aiurri aldizkarian irakur dezakezue ekitaldiaren kronika. Hauek dira aipatu ekitaldi horretan egin zituzten aitortza guztiak:

  • Produktu eta kalitate oneneko jatetxearen saria: Iriarte jatetxea (Berrobi).
  • Jatetxe onenaren saria: Herriko Etxea (Lasarte-Oria).
  • Bertako ekoizleari saria: Jaime Burgaña, Kosta Aroa (Getaria).
  • Pintxo tradizional onenari saria: Paul Arrillaga, Zazpi tabernako belarri gisatuagatik (Donostia).
  • Plater tradizional onenari saria: Nicolas Ramirez, Tubal jatetxeko txopetakoa (Tafalla). 
  • Euskara sustatzeagatik errekonozimendua: Pablo Miranda eta Rebeca Leyva, Biok eramateko janaria (Oiartzun).
  • Ibilbide osoari saria: Maurise Isabal, Iturria jatetxea (Ainhoa).
  • Elkartasun saria: Bisubi fundazioa (Bizkaia).
  • Bertakotzeagatik errekonozimendua: Moha Arab, Itxaropena taberna (Donostia).
  • Mikel Corcuera kazetaritza gastronomikoari saria: Olatz Garcia Rekondo.