Jurgi Sukuntza, Ondarroako itsas zeharkaldiko podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 22a, 11:15

Jurgi Sukuntza (ezkerrean), Ondarroako probako podiumean. Arg.: G. Sukuntza.

Lasarte-Oriako igerilariak zeharkaldiz zeharkaldi ari dira. Ondarroan (Bizkaia) eta Getarian izan dira lehian eta lehenengoan podiumean izan da Jurgi Sukuntza gaztea

Hilaren 19an, Jurgi Sukuntza eta Zumeatarra taldeko kide Aimar Sukuntza zein Aitor Iurramendi herritarrek XXXVIII. Elena Fernandez Iturrioz Oroimezkoan parte hartu zuten, Ondarroan. 

Jurgik 21.25 behar izan zituen 1.600 metroko ibilbidea egiteko eta horri esker, junior mailako zilarrezko domina eskuratu zuen. Aimarrek 21.29 marka egin zuen eta absolutu mailan laugarren izan zen. Eta Iurramendik, aldiz, 27.50 egin zuen.

Egun bat geroago ere, San Anton bira jokatu zuen Getarian Iurramendik (34.53). 

Baina ez zen herritarren artean azkarrena izan, 2.600 m. igeri egin ostean, Juan Vicente Martinek 31.51 egin zituen helmugan.

Igerilekuan ere

Maila ezberdinetako Espainiako txapelketak lehiatuko dira hurrengo asteetan. Hilaren 18tik 20ra, Tolosaldea IKTko Patxi Arzallusek Ciudad Realera (Gaztela-Mantxa) egin zuen bidaia. Infantil mailako lehian 100 m. libre proban egin zuen igeri gazteak eta 58.39 marka eginez ez izan zen finalerako sailkatu.

Hilaren 25etik 27ra, aldiz, Bidasoa XXI taldeko Iñaki Garcia Bochar herritarrak junior mailakoan parte hartuko du, Castellon (Valentzia).