Ohiko legez, Santa Ana eguna ospatu aurreko igandean, Artisau Azoka eraman da aurrera, Okendo Plazan. Egun osoz eskuragai izan delarik, 40.ak bi zonatan banatu ditu saltokiak, ohiko legez. Alde batetik, bitxiak, jostailuak, telazko poltsa zein motxilak eta halakoak saldu dira, Okendo Plazan. Mercero gunean, berriz, jateko moduko orotariko jakiak. Gozozaleek pastel ugari izan dituzte hartzeko prest. Gazizaleek, aldiz, gazta eta odolki ugari. Arkupeetan, puxtarriekin jolasteko zenbait mahaietan, gazteek zein helduek biziki disfrutatu dute.
Udako egun goibela izan den arren, herritar ugari gerturatu da enparantza. Postu bakoitza tentuz miatu dute, eta Euskal Herriko txoko askotatik etorritako saltzaileekin edozein zalantza edo galdera egiteko beta aprobetxatu. Izan ere, artisau azoka izanda, ofizio bakoitzaren berri emateko aukera aparta da.