Azken sei hamarkadetatik gaur egunerako garapena birsortuta, azalpenak joaldiekin tartekatutako kontzertu didaktikoa. Horrela deskribatzen dute Anai Gambra eta Mikel Urrutiak Txalaparta Hutsa emanaldia, eta horixe bera eskaini diote Okendo Plazara gerturatutako publikoari. Izan ere, aurreko mendeko 60. hamarkadatik hasita, orainera bitarte, txalapartak izandako bilakaera azaldu dute.
Esplikazioak eta jarraian, hura haragitzeko edota erakusteko txalaparta jo. Instrumentu hori ez ezik, tobera eta irikoketa perkusiozko instrumentuetan ere aritu dira; horretan, publikoko boluntarioak izan dituzte laguntzaile. Tobera nolabaiteko metalezko txalaparta da, kirikoketa, aldiz, sagardoa egiteko tresnetatik eratorritako musikagailua.
Egurrezkoarekin batera, harrizkoarekin eta burdinazkoarekin gogotik aritu dira Gambra eta Urrutia, inprobisazioan eta elkarri entzutearekin "jolasean".