Aurretik, hilaren 6an, Zumaiako Itzurun Arranpla jokatu zen eta 3.000 metroko ibilbidean, Jurgi Sukuntza herritarra seigarren postuan sailkatu zen, 36.24 marka eginez.
Bestalde, herriko igerilari guztiek ez dute igerileku denboraldia amaitu. Tolosadea IKTko Patxi Arzallus herritarrak infantil mailako Espainiako txapelketan parte hartuko du hilaren 19an. Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa) antolatu den hitzorduan, 100 m. libre proban izango da igerian.