Hilaren 5ean, Tolosako Amaroz sarian izan zuten protagonismoa herriko kideek eta Martinek zazpigarren postua eskuratu zuen. Andoaingo txirrindulari eskolako kidea ongi kokatu zen pelotoian eta erasoei ongi erantzun zien. Ikaztegieta aldean, gainera, Garmendiarekin batera erasoa jo zuten, baina gutxira pelotoiak harrapatu zituen. Altzora erreleboka igo zen Martin, baina Apattan buruko taldetxoak atzean utzi zuen lasarteoriatarra eta zazpigarren izan zen helmugan (01.22.31).
Garmendiak, aldiz, ezin izan zuen taldearen erritmoa mantendu Altzoko igoeran eta atzean geratu zen; helmugan 01.24.41 egin zuen. Eta Unax Guisado kanporatua izan zen atzean geratzeagatik.