2025/07/16 10:00 - 20:30

Jardunaldia

Labemprende gune ibiltaria

Labemprende gune ibiltaria
Okendo plaza/Askatasunaren parkea, Lasarte-Oria

La Caixa fundazioak antolatutako egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute doako tailerretan izena ematen duten ikastaldeek, Okendo plazan eta Askatasunaren parkean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena duela aurreratu dute antolatzaileek eta taldeak gutxi gorabehera 24 pertsonakoak izan daitezkeela. Bisitak adostu eta datak erreserbatze aldera, eskatu dute 900-10 14 93 telefono zenbakira deitu edo info@labemprende.com helbide elektronikora idazteko. Ekimenaren helburua da ikasleen ekintzailetza gaitasuna pizten laguntzea, partaideek multimedia areto baten barruan ibilbide bat egin bitartean.