Meza eta luntxa, Karmengo Amaren eguna ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 16a, 16:00

Uztailak 16 ditu gaur eta Karmengo Amaren eguna da, arrantzaleen patroiarena. Uretan ez, gainazalean ospatu dute lasarteoriatarrek egun berezi hau, non eta ama birjinaren izena daraman kaperan eta alboan dagoen Plazido Mujika plazan. La Esperanza auzo elkarteak antolatuta elizkizuna eta luntxa egin dituzte bi toki horietan, hurrenez hurren.