Lehia handiak, Udako bosgarren jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 16a, 15:00

Jardunaldiko hirugarren lasterketako lehia. Arg.: Dabid Argindar.

Uztaileko bigarren jardunaldia goizean lehiatu zen Hipodromoan. Goiza izanagarik ere, ikusle ugari gerturatu zen zaldi lasterketez gozatzera eta lehia politak izan ziren azken zuzengunean. Alejandro Gutierrez Val jockeyak, gainera, bi lasterketa irabazi zituen

Smoky Mountain/D. Sarabia bikoak eskuratu zuen goizeko lehen saria. Buru zegoen Lor Laggon/A. Lezama bikoarekin bat egin eta aurre hartu zien azken metroetan.

Turronera/V. Janaçek eta Number/V. M. Valenzuela bikoek borroka estua izan zuten; azkenean lehenak eraman zuen iJockey saria.

Azken zuzengunean lau zaldiren arteko buruz burukoa izan zen Grupo Carrus sarian eta Salmarak/A. Gutierrez Val bikoa izan zen garaile.

Garda Seguridad sarian Sofunny-k eta R. N. Vallek ezustekoa eman zuten. Zuzengunean atzetik etorrita erdigunera egin zuen bikoak eta bertan One More night/E.A. Rodriguez bikoarekin borrokatu zuten garaipena azken 100 metroetan.

Eguneko azken saioan, Sanber/A. Gutierrez Val bikoak erraz lortu zuen garaipena. Zuzengunean eraso jo zuen bikoak eta Sweet Wish eta E.A. Rodriguez izan ziren bakarrak metro batzuetan erritmoa eusten. 

Eta zaldi lasterketn zaletuek aukera berri izango dute lehietaz gozatzeko hilaren 20an. Arratsaldeko jardunaldietara itzuliko da Hipodromoa eta 17:30ean hasiko da. Sari nagusia Gipuzkoa kirolak izango da.